HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak

Ilustratzailea

Ilustratzaile, idazle eta itzultzaile bizkaitarra izan zen.

Asun Balzola Bizkaiko industria inprenta enpresan hasi zen lanean, eta haur liburuen ilustrazioari ekin zion Aguilar argitaletxearen eskutik, 1962an. 22 urterekin izandako istripu baten ondorioz, ezindua geratu zen, eta lanbidea bertan behera utzi zuen. Honela, 60. hamarkadan, Madrilgo Arte Ederren fakultatean, marrazkigintza eta margolaritza ikasi zituen. 1967. urtean, denboraldi baterako Italiara joan zen bizitzera eta bertan, ezkondu egin zen. Hamar urte geroago, Espainiara itzuli zenean,...
Poeta

Balendiñe Albizu (Zumaia, Gipuzkoa, 1914ko irailaren 18a - ib., 2002ko irailaren 20a) euskal idazlea izan zen, poeta.

Balendiñe Zumaian jaio zen. Ama, Endañeta baserriko Manuela Aizpurua. Aita, Juli Simon Albizu, itsas-gizona. Zazpi senideren artean seigarrena eta neska bakarra. Aita Gran Solen zela jaio zen Balendiñe. Bost urte zituela hasi zen eskolan eta ez zekien gaztelaniaz. Buruz ikasi behar izan zituen hitz zerrenda luzeak. Hamabi urterekin amaitu zituen hango kontuak, Aritmetika eta Geografia apur bat ikasita. Lehen urratsak 14 urte zituela Ju...
Idazlea

Bizenta Mogel Elgezabal euskal idazlea 

Bizenta Antonia Mogel Elgezabal Azkoitian jaio zen 1782an, eta euskaraz idatzi zuen lehen emakume moduan ezagutzen dugu. Garai hartan emakume oso gutxik zeukan ikasketak jasotzeko aukera. Mogelek, osaba Joan Antonio Mogelen aldetik jaso zituen ikasketak. Garai hartan ez zegoen ondo ikusia emakumeek idaztea, eta zenbaitetan gizonen izenean sinatzen zituen beraien lanak. 22 urte zituela, libreki eta euskaraz, 1804an Ipui onac kaleratu zuen. Ipui onac, ceintzueta...
Antzezlea

Blanca de Silos arabar antzezlea izan zen.

Blanca de Silos Gasteizen jaio zen. Gazte-gaztetandik erakarri zuen Blanca antzerkiaren munduak, baina familiak ez zion hura onartu eta ez zion antzezle izaten uzten. Gerra Zibila bete-betean zegoela, Segovian bizi izan zen hara bidali baitzuten bere aita, auto sakramental batzuetan parte hartu zuen. Orduan, hasi zen bikaina izango zen Blancaren antzezle karrera. Izan ere, Madrilgo Teatro Español eta María Guerrero antzokietan lan egin zuen, eta, horrez gainera, h...
Idazlea eta kazetaria

Cecilia García Gilarte gipuzkoar idazlea eta kazetaria izan zen. Hedabide desberdinetan kolaboratu zuen, nobelagilea, Espainiako gerra zibila bukatu ondoren  Mexikon erbesteratu zen. Tolosan hil zen, 1989ko uztailaren 14an. Artikuluak Cecilia G. de Guilarte bezala izenpetzen zituen.

Kazetari anarkista CNT sindikatuaren militante baten alaba, Ceciliak haurtzarotik izan zuen literaturarekiko zaletasuna. Gurasoak Burebakoak ziren eta Tolosara emigratu zuten bertako papeleran lan egiteko. Lau seme-alabak izan zituzten: Cecilia, nagusia, Ricardo, Felix eta Esther. Ceciliak Tolosan egin zituen lehenengo ikasketak. Hamaika urtekin Bartzelonako aldizkari batean bere lehenengo testua argitaratu zuen. Ondoren, Madrilgo CNTren aldizkarirako hasi...
Aktorea

Concepción García Paz Catalá bizkaitar aktorea.

XX. mende hasierako aktorerik nagusienetariko bat izan zen. Aita orkestra-zuzendaria zuen eta umea zenetik Madrilen bizi zen. Bertan ikasi eta bertan debutatu zuen antzerkian 1900. urtean. 1940 bere konpainia osatu zuen Manolo González, Carmen Carbonell eta Antonio Vicorekin batera, Los cuatro ases izenekoa. Zineman Una morena y una rubia (1933), José Buchsarena; Suspiros de España (1939), Benito Perojorena eta Su hermano y 'el (1941), Luis Marquinarena egin zituen. 1...
Aktorea eta dantzaria

Concepción Andrés Picado euskal herritar aktore eta dantzaria izan zen.

Madrilen eta Parisen ikasi ondoren, Juanita Montenegro bere ahizparekin batera Las Dresnas de Montenegro dantza taldea osatu zuen.1927an zineman debutatu zuen, La muñeca rota filmean hain zuzen ere. 1930eko hamarkadan Hollywoodera joan zen. Hasieran, gaztelaniazko filmak egin zituen. Laster ingelesez orduko izarrarekin aritu zen. 1942an Marilera itzuli zen eta bere karrerarekin jarraitu zuen, bi urte beranduago zinema utzi zuen arte. Iturria:
Kirolaria

Dina Bilbao Barruetabeña (Ondarroa, Bizkaia, 1960ko abenduaren 31 – Antigua, Karibe itsasoa, 1997ko ekainaren 24a) triatleta, abenturazalea, ekologista eta feminista. Aitzindari izan zen Euskal Herrian triatloian, iraupen eskian, duatloian, txirrindularitzan eta piraguismoan; eta, 1980ko hamarkadaren erdialdetik 1990eko hasierara bitartean, Espainiar estatuko triatloian.

Haurtzaroa Dinak Ondarroako Kamiñazpi auzoan igaro zuen haurtzaroa. Garai hartako ume guztiek bezala, lagunekin ia egun guztia kalean ematen zuen, sasoian sasoiko jolasetan eta zenbait kiroletan arituz. Lasaia, alaia eta hitz jario gozokoa zen. Natura eta abentura 1983an Tolosara joan zen bizitzera, ikasketek eta Josu Iztueta tolosarrarekiko bikote harremanak eraginda. Laster bilatu zion bere bizitzari zentzua. Bizimodu ber...
Politikaria

Dolores Ibarruri Gomez, "Pasionaria" ezizenez ezaguna, bizkaitar politikari komunista izan zen. Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa izan da.

Dolores Ibarruri Gomez, "Pasionaria" ezizenez ezaguna (Gallarta, Abanto-Zierbena, 1895eko abenduaren 9a - Madril, 1989ko azaroaren 12a), familia meatzari ugari eta pobrean hazi zen Euskal Herriko industrializazioaren hasieraren testuinguruan.. Aitak euskaraz bazekien baina bizi ziren giro erdaldun eta behartsuan ez zion euskara irakatsi. Giro politikoari dagokionez, Espainiak Kuba eta Filipina Uharteetako azken koloniak galdu berriak zituen eta, Lehen Mundu Gerraren ondoren kom...
Kirolaria

Euskal erraketista profesionala 31 urtez. Irura izengoitiz jardun zuen pilotan. 

Eladiak umetatik izan zuen pilotarako zaletasuna, bere garaiko ume askok bezala. Elizpean aritzen ziren pilotan sasoiko gazte eta umeak, erretorea maisu zutela. Gaztetxoa zela heldu zitzaion Madrilera jokatzen joateko aukera. Madrilgo "Madrid" frontoian egin zuen debuta. 1936ko otsailaren 2an jokatu zuen lehenengo partida. Gerra Zibilaren garaian, familiarekin batera Bartzelonara joan zen eta ondoren Frantziara. Itzuli ondoren, Espainiako ia frontoi guztietan jardun zuen, besteak be...
Maistra

Maistra, ikastolen sortzailea, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria.

Elvira Justa Zipitria Irastortza (Zumaia, Gipuzkoa, 1906ko maiatzaren 28a - Donostia, Gipuzkoa, 1982ko abenduaren 26a) maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalari izan zen. Eusko abertzale sutsua eta euskal abertzaletasunaren eragile, jeltzalea (Emakume Abertzale Batzako kide) eta katoliko fededuna, frankismoaren urte beltzenetan isilpean eta ausardiaz jokatu zuena. Pedagogia aurrerakoia erabili zuen, besteak beste ikasle...
Musikagile eta piano-jolea

Emiliana Zubeldia Inda nafar musikagile eta piano-jotzailea izan zen. Parisko Schola Cantorumen ikasi zuen, Vincent d'Indy irakasle izan zuela. 1933an New Yorkera eta 1937an Mexikora joan zen, eta bertan egin zuen bere ibilbide profesional gehiena. 

Lehen urteak eta ikasketak Emiliana Zubeldia Jaitz herrian jaio zen, 1888ko abenduaren 6an. Asunción Inda izan zuen ama, eta León Antonio Zubeldia aita. Emilianak hemezortzi hilabete besterik ez zituenean, Iruñera aldatu zen familia. Bertako musika-giroan hazi zen, beraz, Iruñeko Orfeoiaren, Santa Zezilia elkartearen eta musika banden eskutik. Horretaz gainera, aitonaren pianoa ere aurkitu zuen Nafarroako hiriburuan, bere musika ibilbideari...
Idazlea

Ernestina Champourcin Morán de Loredo  27ko Belaunaldiko idazle bat izan zen. Bere senar Juan Jose Domenchina (Madril, 1898 - Mexiko, 1959) lagun zuela, urte askoan bizi izan zen Mexikon erbesteratuta. Han, Opus Deiko partaide egin zen.

Frantses eta hegoamerikar jatorria zuen familia tradizional eta katoliko baten alaba, Ernestina Champourcin Arabako hiriburuan jaio zen, eta hantxe bizi izan zen hamar urte bete arte. Hamar urte zituenean, familia Madrilera joan zen, eta hango Sagrado Corazón ikastetxean ikasi zuen. Gero, etxean irakasle partikularrekin ikasketak egin ondoren, libreki egin zuen Batxilergoa Cardenal Cisneros institutuan. Unibertsitatera joateko unean arazoak sortu ziren, gurasoek bakarrik joaten uzten e...
Argazkilaria

Eulalia Abaitua Allende-Salazar da Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria, aurretik, ez baita beste emakumerik ezagutzen

María Elvira Juliana izenarekin Bilboko San Nikolas elizan bataiatu zuten. Handik hilabetera bere ama, Mª Eulalia Allende-Salazar Eguia hil zitzaion eta senideak Eulalia deitzen hasi zitzaizkion, amaren oroimenez. Lehen ikasketak Katalunian burutu zituen Bartzelonako Sarriako Jesusen Bihotzean. 1872 urtean Juan Narciso de Olano y Picavea de Lesaca ontzigilearekin ezkondu eta 1873 urtean Liverpoola joan ziren Bi...
Espainiako Meteorologia Kidegoan sartu zen lehen emakumea izan zen.

Felisa Martín Bravo Espainiako Meteorologia Kidegoan sartu zen lehen emakumea izan zen.

Euskal zientzia eta teknikaren historian emakume ugari ez badago ere, gehienek fisika eta kimika jakintzagaietan aritu izan dira. Zioren bategatik, agian jakintzagai horiek irakaskuntzako lan-munduarekin zeukaten lotura dela eta, jakintzagai horietan ibilbide profesional paregabea burutu zuten emakumeak aurki ditzakegu.( Ikus bitez: Martina Casiano eta Dorotea Barnés). Haien ibilbide latzak Estatu mailan Fisiketan lehen doktorea izan zen Felisa Martinen -bere izaera aurrendariagatik be...

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO