Emakumeak
Gladys del Estal Ferreño (Venezuela, 1956 - Tutera, Nafarroa Garaia, 1979ko ekainaren 3a) donostiar ekintzaile ekologista bat izan zen. Guardia zibil batek tiroz erail zuen, Tuteran egiten ari zen protesta antinuklear bat erreprimitzean. Mugimendu antinuklearraren ikur bat da Euskal Herrian.
Gloria Guzmán (Gasteiz, 1902ko apirilaren 15a - Buenos Aires, 1979ko irailaren 18a) arabar aktorea izan zen.
Haydée Agirre Doradell Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua.
Inesa Gaxen (Bastida, Nafarroa Beherea, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) sorgintzat hartu zuten emakume nafarra izan zen.
Josepha Landaburu Lopez de Aretxaga XVIII. mendearen erdialdetik aurrera behintzat, gobernatu zuen Solas Etxea edo hiriko kafetegia, Hedegile kaleko bigarren etxesailean zegoena.
Bertsolaria eta ehulea.
Bertsolari eta bertso jartzaile gipuzkoarra izan zen. Bertso asko idatzi zituen arren, sorta bakarra gorde da, 1918an Hernaniko erietxera baztanga zuten gaixoak ekarri behar zituztela eta izandako matxinadari buruzkoa. Urte horretako ekainaren 1ean, garaipena ospatzeko Hernaniko Ezkiaga pasealekuan egindako herri bazkarian, mahai gainera igota, kantatu zituen sortako 24 bertsoak.
Juana Larando (Donostia, XVII. mendea) kortsario jarduneko emakumea izan zen. Alarguna zen eta ostatu baten jabe izateaz gain, beste sozio batzuekin Koroaren ontzi etsaiak harrapatu eta sakeatzen ibili zen patatxe bat ere bazuen. Berak, inoiz ontziratu ez bazen ere, beti jaso zituen harrapaketetatik zegozkion mozkinaren parteak. Euskal Herrian ez da emakumezko piraten berririk izan, baina bai kortsario jarduneko emakume honena.
Julene Azpeitia Gómez (Zumaia, Gipuzkoa, 1888ko urtarrilaren 8a - Bilbo, Bizkaia, 1980ko otsailaren 5a) maistra eta euskal idazlea. Leku askotan bizi izan zen: Mexikon, Gorlizen, Burgosen, Markinan, Durangon...
Julia Álvarez Resano (Alesbes, 1903ko abuztuaren 10a - Mexiko Hiria, 1948ko maiatzaren 19a) euskal irakasle, kazetari eta politikaria izan zen. Espainian emakumezko lehenengo gobernadore zibila izan zen.
Soledad Kasilda Hernáez Vargas anarkista eta feminista izan zen. Beste izen hauekin ere ezaguna da: Kasilda Méndez Hernáez, Kasilda, Kaxilda, Kasi eta la Miliciana (milizianoa). Zizurkilen jaioa, Donostiako Egia auzoan eman zuen bere bizitzaren zati handi bat.
Katalina Eleizegi Maiz euskal idazlea izan zen. Irakasle ikasketak egin zituen Burgosen, eta lan egin zuen Oiartzunen, Bidanian, Amasan eta Iturenen, baina osasun arazoek eraginda, Lizarrara erretiratu zen, klima lehorragoaren babesera, izan ere, arnas hartzeko arazo kronikoak zituen.
Bigarren Mundu Gerran zehar, Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuek antolatutako Margot eta Nana erresistentzia sareen parte izan zen Kattalin Agirre, Comete sarearen zutabe bilakatuz
Kontxu Odriozola Lesaka euskal aktorea izan zen. Telebistan Bai Horixe! euskara ikasteko saioan eta Flamingo Berria nahiz Goenkale telesailetan antzezteaz gain, antzerkian eta zineman ere lan askotan parte hartu zuen. Dudarik gabe, Goenkaleko Maria Luisa Galardi pertsonaia izan da jendartean ospe handien eman zion rola. 2008an Euskal Aktoreen Batasunak bere saria eman zion.
Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi, pilotaren munduan Erromaretakua goitizenez ezaguna euskal erraketista profesionala izan zen 7 urtez.