HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Julene Azpeitia Gomez
Maistra eta euskal idazlea
1888-01-08 - 1980-02-05

Julene Azpeitia Gómez (Zumaia, Gipuzkoa, 1888ko urtarrilaren 8a - Bilbo, Bizkaia, 1980ko otsailaren 5a) maistra eta euskal idazlea. Leku askotan bizi izan zen: Mexikon, Gorlizen, Burgosen, Markinan, Durangon...

Lehen ikasketak Zumaian bertan egin zituen, lehen mailako Irakasletza Donostiako Eskola Normalean, eta titulua Bilboko Normalean lortu zuen. Valladolideko oposizioetan lehenengo postua atera zuen 1911ean. Ezkondu ondoren, Mexikon eman zituen lau urte, 1916tik 1920ra. Euskal Herrira itzuli eta bere lanbideari ekin zion hainbat postu eta tokitan. Gerra ondoren erbesteratuta, 1947an Bizkaiko Diputazioaren eskoletan irakatsi zuen berriro. 1949an zigortu egin zuten, eta 1952 arte Burgos aldean aritu behar izan zuen irakasle. 1958an jubilatu zen.

Lana
Bi interesgune zituen: umeak eta euskara. Lehenengo ikastoletako irakaslea izan zen, eta irratian ere lan egin zuen. Ipuin-idazlea eta artikulugilea zen. Halaber, ikastolak sortzeko mugimenduan ibili zen. Azpeitia´tar Julene, berak sinatzen zuen moduan, bere garaiko haur-literaturaren alorrean nabarmena zen hutsunea betetzen ahalegindu zen, idazkera egokiz eta pedagogia-senaz. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta aldizkari askotan idatzi zuen: Euzkadi, Argia, Euskera, Ekin, Yakintza, Egan, Zeruko Argia, Karmel, etab. Hona hemen haren lanetako batzuk: Osasuna, merketza ta yanaritzaz (1922), sukalde-liburua; Irakurri matte (1932), hiru liburuk osatu behar zuten bildumako lehena, gerra zela eta argitaraturiko bakarra; Amandriaren altzoan(1961), 100 ipuin biltzen duen liburua, Euskaltzaindiak deituriko lehiaketan saritua; Umien Adiskidea (1961), irakurtzen eta idazten irakasteko metodoa; Zuentzat (1974), haurrentzako ipuin eta irakurgaiak.

Iturria: Wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-07-24

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO