HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Honi buruz

Garenaz hausnartu ahal izateko, ginena ezagutu behar dugu lehenbizi. Ariketa zaila, ordea historia egin dutenen erdiak garaiko liburu, aldizkari eta egunkarietatik at daudenean. Emakumeak falta zaizkigu historia liburuetan, wikipedian, zientzia aldizkarietan eta filmeetako protagonisten artean baina emakumeek egindako ekarpen horiek bistaratzea guztion betebeharra da.

Iametzan gaiaren gainean daukagun erantzunkizuna praktikara ekarri nahi izan dugu, eta dagoeneko zendutako Euskal Herriko 50 emakume esanguratsu baino gehiagoren ekarpenak jaso ditugu bestekaleak webgunean. Aipatu webgunean, emakumeen bizimodu eta bizipenez gain, egun dagokien lekua eskuratzeko kale izendegietarako plakak eskuratu daitezke. Izan ere, askok dagoeneko bere izena jasotzen duten kalea badute, eta horiek mapa batean jaso ditugu baina oraindik emakume hauen izeneko kalerik ez dagoen kasuetarako plakak sortzen ditu webgune honek.

Eulalia Abaitua ezagutzen den lehenengo emakume argazkilaria, Kattalin Agirre aldiz, Commete sare ezaguneko zutabe garrantzitsua edota Elvira Zipitria garai ilunenetan ere ikastolen mugimenduen sortzaile. Hauek eta beste hainbat emakumeren bizimodua jaso dugu proiektu honetan.

Ezagunak izango zaizkizue hemen bildutako emakumeen kontuak baina ziur zuentzako ezaguna den beste emakume batzuen berri jasotzea ahaztu zaigula. Webgune hau dinamikoa izatea nahi dugu, horrenbestez, norberak bere ekarpenak egiteko aukera ere egongo da. Norberak gertutik ezagutzen duen emakumeen bizimoduaren omen egin eta kale bat emateko aukera alegia.

Creative Commons lizentzia du bestekalek.eus webguneak, askatasun osoa emanez erabiltzaile nahiz kontsumitzaileei. Hau da, modu librean erabili ahalko dira edukiak, beti ere egilea aitortzen bada.

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO