HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi
Erraketista
1925-12-10 - 2019-02-05

Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi, pilotaren munduan Erromaretakua goitizenez ezaguna  euskal erraketista profesionala izan zen 7 urtez.

Ermuko tren-geltoki ondoan jaio zen Lucia. Amak trenaren erromaren kargua zuen eta hortik zetorkion goitizena. Garai hartako beste neska askok bezala, Eibarko frontoian ikasi zuen pilotan.

Lehen urratsak

Sasoi hartan Euskal Herrian erraketista asko sortu ziren, pilotarako zaletasun handia baitzegoen. Eta horietako asko eibartarrak edo Eibarko frontoietan ikasitakoak ziren. Astelena frontoian hasi zen Lucia ere pilotan zaletzen eta ikasten. Eibar beste herri batzuk baino irekiagoa zen, ez hain katolikoa; sozialistak eta errepublikanoak ziren nagusi. Emakumeek askatasun gehiago zuten, nahiz eta, batzuek begi onez ikusi ez kirol hau. Mugimendu handiko frontoia zeukan. Hiru pilota eskola sortu zituzten, eta pilotarien harrobia bihurtu zen Eibar.

Erraketista ibilbidea

15 urterekin erraketista profesional gisa Bartzelonara jokatzera joateko kontratua egin zioten. 1941ko azaroaren 10ean abiatu ziren lagun bat eta biak Kataluniara. Han gosea pasatzea suertatu zitzaien. Gerra oste gogorra zen. Barrio Txinoan bizi ziren, leku arriskutsua zen eta zaindari batekin ibili behar izaten zuten partidak jokatu ondoren.

Luciak erraketista jardun zuen garaian, hain zuen 1943. urteko estatistika baten arabera, jokamolde guztiak kontuan hartuta (eskua, pala, erremontea,zesta...) 1.432 pilotari profesional zeuden eta horietatik erdia baino gehiago, 734 zehazki emakume erraketistak ziren. 1947. urteko beste datu baten arabera, urte hartan 737 erraketista profesional zebiltzan kantxetan.

Estatuan Madril eta Bartzelona izan ziren erraketaren gune indartsuenak. Espainiar Estatuan 37 frontoi izatera iritsi ziren eta bakoitzean 30-40 erraketista aritzen ziren. Egunero jokatzen zituzten partidak, punta-puntan ez zebiltzanek arratsaldez eta gauez, eta, onenek, gauez bakarrik. Horrek esan nahi du egunero betetzen zirela frontoiak.

Erraketari agur

Zazpi urtez Bartzelonan jokatzen jardun ondoren, hangoak amaituta, Ermuan ile-apaintzaile ibili zen. Ezkondu eta 4 seme-alaba izan zituen. Real Sociedad futbol-taldeko Asier Riesgo atezainaren amama da. Azken urteetan Donostian bizi izan zen.

Iturria: wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-11-05

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO