HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Inesa Gaxen
Sorgintzat hartu zuten emakume nafarra

Inesa Gaxen (Bastida, Nafarroa Beherea, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) sorgintzat hartu zuten emakume nafarra izan zen.

Sorgina zelako kargua hartu zioten Hendaian, eta Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; baina, probarik ez zutelarik, libre utzi zuten azkenean. Bere egoeran zeuden emakume asko bezala, Bidasoaz bestaldera igaro, eta Irunen bizi izan zen hogei urtez. Beste zazpi urtez egon zen Hondarribian.

1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Beste emakumeek ez bezala, hasieratik bururaino ukatu zituen Inesa Gaxenek salaketa guztiak, berarekin atxilo hartutako emakumeenak barne, era guztietako presio eta estutasunak jasan behar izan bazituen ere. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, eta, espero ez zen bezala, kargurik gabe utzi zituzten salaturiko emakume guztiak, Inesa Gaxen tarteko. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak.

 

Iturria: wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-10-08

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO