Emakumeak
Luz Zalduegi Gabilondo bizkaitar albaitaria izan zen. Albaitaritza ikasketak amaitu zituen Euskal Herriko lehen emakumea izan zen. Estatuko hirugarrena. Kargu eta izendapen esanguratsu ugari izan zituen bizitzan zehar.
Maravillas Lamberto Ioldi (Larraga, Nafarroa Garaia, 1922ko ekainaren 28a – 1936ko abuztuaren 15a) Espainiako Gerra Zibilean eraila izan zen. Aita, Vicente Lamberto, herriko militante sozialista zuen. Guardia Zibila haren bila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak harekin joan nahi izan zuen. Udaletxean bahiturik, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren, hil egin zuten, aitarekin batera. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten eta gorpuzkiak erre zituzten.
Maria Antonia Eskibel Navarrete liberal sutsua eta frantsestua izan zen Espainiako Independentzia Gerra garaian. Ospe handia izan zuten berak Gasteizen antolatu ohi zituen tertuliek.
Maria Antonia Uzkudun Amunarriz euskal erraketista profesionala izan zen. Anoetako txikita goitizenarekin kantxaratu zen eta munduan inoiz izan den erraketistarik handienetarikoa izatera heldu zen. Emakumezkoen kirol profesionalean aitzindaria izan zen.
Idazlea, Filologiako ikerlaria, irakaslea eta emakumeen eskubideen aldekoa izan zen. Espainiako unibertsitate batean Filosofia eta Letretako lizentzia lortu zuen bigarren emakumea izan zen (1896an) bai eta doktoregoa lortu zuen lehen emakumea ere (1909an).
Parisen jaio arren, Marie Coulun lehen emakume feminista euskalduna izan zen.
Martina Gorostitza Acedo arabar inprimatzailea izan zen.
Maria Martina Ibaibarriaga Elorriaga, Manuel Martinez ezizenaz ezaguna, militarra.
Oiartzungo Ergoien auzoko Galtzareta baserriko alaba zen eta bertsotan trebea. 1907an, 43 urte zituela, Juan Kruz Irastortzarekin Zabale baserrira ezkondu zen. Ezkondu ondorengo bertsorik edo bertso jardunik ez da jaso.
Trikiti musikako pandero jotzailea eta abeslaria.
Miren Maria Begoña Rojí Astorquia Santurtzin jaio zen 1917an, Pedro Rojí Alzola eta Maria Astorquia Eguiluzen alaba. Flandestar jatorri bitxiko familia bat da (XVII. mendean Herbehereetatik etorri ziren Kantabriako Lierganes eta La Cavadako kanoi eta burdinola fabriketan lan egiteko). Adar bat XIX. mendean iritsi zen Santurtzira, eta nolabaiteko garrantzia hartu zuen.
Gaztea zela, Gaitan de Ayala familiaren etxean sartu zen lan egitera. Familia honen alaba bat Donostiara ezkondu eta hara joan zen Nicolasa sukaldeaz arduratzeko.
Gipuzkoar bertsolaria izan zen, Joxe Bernardo Otañoren alaba, Adriana Otañoren ahizpa eta Pedro Mari Otañoren lehengusina. Ezagutzen den emakumeen lehen bat-bateko bertsoa berea da.
Polixene Trabudua Agirrezabal Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsu izan zen 1936ko gerraren aurretik.
Polonia Etxeberria Eibarko neskentzako lehen eskolako maistra izan zen.