HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Polonia Etxeberria
Maistra
1865-02-09 - 1947-03-14

Polonia Etxeberria Eibarko neskentzako lehen eskolako maistra izan zen.

Gazte-gaztetatik izan zuen irakaskuntzarako joera. XIX. mende amaieran emakume batek ikastea ohikoa ez bazen ere, Logroñora joan zen irakasle-ikasketak egitera.

Eibarko neskentzako lehen eskola sortu zenean, Gumersinda Lopez de Gereñu irakaslearen laguntzaile aritu zen. Garai hartan, Eibarren bi maistra zeuden: Gumersinda Lopez de Gereñu eta Petra Ziaran. 1889an Petra hil zenean, Polonia Etxeberriak hartu zituen haren irakaskuntza-ardura guztiak. Bizitzako urte gehienak irakaskuntzari eskaini zizkion. Bere garaiko Eibarko emakume gehienak igaro ziren bere eskolatik.

Eibarko Urki auzoan berari eskainitako kale bat dago.

Iturria: Wikipedia

 

Lucia Larreategi San Martin eibartarra, Polonia Etxeberria eta Ibarkurutzeko eskolako beste maistra batzuei buruz hizketan, Ahotsak.eus proiektuak grabatutako bideoan:

 

Azken eguneraketa: 2019-12-11

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO