HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Maria Antonia Uzkudun Amunarriz
Raketista
- 2008-01-28

Maria Antonia Uzkudun Amunarriz euskal erraketista profesionala izan zen. Anoetako txikita goitizenarekin kantxaratu zen eta munduan inoiz izan den erraketistarik handienetarikoa izatera heldu zen. Emakumezkoen kirol profesionalean aitzindaria izan zen.

Maria Antonia Uzkudun Anoetan jaio zen eta 14 urte zituenetik kantxaz-kantxa ibili zen, erraketa lagun zuela. 1941. urtean egin zuen debuta Salamancan eta 1964an Kirol Merituaren domina eman zioten. Garai hartako beste hainbat sari ere irabazi zituen. Salamancan ez ezik, Madril, Valentzia, Bartzelona, Kuba zein Mexikoko frontoietan jokatu zuen. Mexikon jardun zuen sasoian berriz, sari oso garrantzitsuak banatzeko ere deitzen zioten; hipodromoko sariak zein literatur mailakoak.

28 urtez jardun zuen Maria Antoniak pilotari profesional gisa, 40 urte zituela uztea erabaki zuen arte. Madrilen ezkondu zen, baina inoiz ez zuen Anoeta ahaztu, sarri etortzen zen familia bisitatzera.

Iturria: wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-06-10

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO