HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Plazida Otaño Odriozola
Bertsolaria
1867-02-18 - 1954-02-18

Gipuzkoar bertsolaria izan zen, Joxe Bernardo Otañoren alaba, Adriana Otañoren ahizpa eta Pedro Mari Otañoren lehengusina. Ezagutzen den emakumeen lehen bat-bateko bertsoa berea da.

Zizurkilgo Errekalde baserrian jaioa, Joxe Bernardo Otaño eta Inazia Odriozolaren alaba zen. 1892an ezkondu zen Joxe Migel Zalduarekin eta Zizurkilgo Benta baserrian jarri ziren bizi izaten. Etorri handiko emakumea zen, erantzun azkarrak ematen trebea. Alaba bat izan zuten: Klara. 1950ean, Pedro Mari Otañori Zizurkilen egindako omenaldian parte hartu zuen. Hantxe abestu zuen lehendabiziko aldiz eremu publikoan, 84 urte zituela. 1954an hil zen Plazida Otaño. Egun, Zizurkilen dagoen Aiztondo bailarako liburutegiak bere izena darama.

Bertsoak

18 urte zituela, etxeko sukaldean, adinez aurrera zihoala esan omen zion aitari eta, ezkontzeko asmoa zuenez, dotea prestatzen joateko. Joxe Bernardo aitak bertso hau kantatu omen zion.

Iturria: wikipedia

« Ezkondu behar denala,
ho(r)i den baloria!
Hemezortzi urte den
hire edadia.
Pikara, gaizki hazi,
lotsarik gabia,
hik aberastuko naun,
lehen banaiz pobria.
»

Eta alaba Plazidak erantzun:

« Aita, zahartu ta gero,
garai hobia ez da,
neska gaztiak ere
badu bere kezka.
Ilea zuriturik
nobiorik ez-ta,
orduan alperrik da
soinua ta festa.
»


Behin, Txirrita Zizurkilera joan eta Plazida Otaño ikusi omen zuen zelaian pagotxa ebakitzen ari zela. Bertso hau bota omen zion Txirritak

« Gauz bat esango dizut
modu ondraduan,
noski ez naiz hasiko
hemen endreduan.
Nonbait egongo zara
aldarte eruan,
gaur horla zabiltzanean
udako beruan,
ez da atsegin izango
zure inguruan.
»

Eta baita Plazidak erantzun ere:

«

Arrazoi horrek badu
bere parezera,
konprenituko dezu
mutila bazera.
Udarako beruaz
kejatzen al zera?
Lana hortan badezu
egiten atzera,
fraile sartu zintezke
komentu batera.

 

 

Azken eguneraketa: 2019-04-29

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO