HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"
Bertsolaria eta ehulea
1865-01-07 - 1943-12-29

Bertsolaria eta ehulea.

Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar (Errenteria, 1865eko urtarrilaren 7a - 1943ko abenduaren 29a) ehulea eta bertsolaria izan zen. Etxetik zetorkion bertsotarako grina, izan ere osaba Juan Frantzisko “Xenpelar” bertsolari ospetsua zuen, eta ama ere, Maria Luisa Petriarena, bertsolaria zen anaiarekin batera sarri aritutakoa.

Bizitza
Ama eta osaba, Joxepa Antonik lau urte zituela hil ziren baztangaz, eta aita Jabier Aranberrirekin, eta amona Rita Berrondorekin bizi izan zen. Ehulea izan zen Errenteriako fabrika handian, bere ama Maria Luisa, anaia Joxe Frantzisko eta osaba Juan Frantzisko "Xenpelar" bezala. Hamabi urterekin (1877an) hasita lanean jardun zuen itsutu zen arte.

Etxea ez ezik, lantegia eta jostundegia ere izan zituen bertso-leku Joxepa Antoni Xenpelarrek. Beste neskatxa askorekin batera, Joxepa Antonik fabrikako lana eta jostundegiko lana bateratzen zituen. Jostundegiko kantuak eta umore ona ezagunak ziren inguruetan.

Ezagutzen zaion lehen bertso sorta 1902koa da, Ibaizabal aldizkarian argitaratutakoa. Resurrección Maria Azkuek (Kirikiñoren laguntzaz) plazaratzen zuen aldizkaria eta bertara bidali zituen, argitara zitzaten. Banaka jarritako bertso asko omen zituen, Antonio Zavalak jasotako batzuk, mantendu dira.

1923an bat-batean bista galdu eta bizitzako azken hogei urteak, 1923tik 1943ra, erdi itsututa eman zituen. Hala ere lanera joaten jarraitu omen zuen urte dezentez, nagusiak hala nahi zuelako. Berak jarritako bertsoak etxekoek idazten zizkioten. Minbiziak eraman zuen 1943ko abenduaren 29an.

Iturria: Wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-02-21

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO