HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Kasilda Hernáez
Anarkista eta feminista
1914-04-09 - 1992-08-31

Soledad Kasilda Hernáez Vargas anarkista eta feminista izan zen. Beste izen hauekin ere ezaguna da: Kasilda Méndez Hernáez, Kasilda, Kaxilda, Kasi eta la Miliciana (milizianoa). Zizurkilen jaioa, Donostiako Egia auzoan eman zuen bere bizitzaren zati handi bat. 

Haren ama familia anarkista eta bohemio betengandik zetorren; amona Nafarroako ijitoa zen, azken finean. Kasilda askatasun giro horretan hezi zen. Jaio, Fraisoroko etxean jaio zen, hau da, ezkongabeko amak eta umezurtzak jasotzen zituen Zizurkilgo etxean. Haurtzaroa Zizurkilen igaro ondoren Donostiara joan ziren bizitzera. Mugimendu anarkistan aritzearekin batera, emakumeen eskubideen eta askatasunaren alde jardun zuen. Besteak beste, arreta piztu zuen Donostiako hondartzan biluzik bainatzeagatik.

Iraultzailea, 1934an lehergailuak eta propaganda anarkista zeramanean harrapatu zuen poliziak. Ondorioz, 29 urteko espetxe zigorra jaso zuen. Guadalupeko gotorlekuan preso egon zen, eta handik Alcala de Henaresa eraman zuten. 1936ko otsaileko hauteskundeen ondoren askatu zuten.

Espainiako Gerra Zibilaren hasieran Felix Likianoren taldearekin batera Aiako Harriaren eta San Martzial mendiaren defentsan hartu zuen parte. Behin Irun galduta, Lapurdira joan zen, eta handik Kataluniara; berriro ere frontera joan zen, orduan Aragoiko Frontera. Emakumeak frontetatik erretiratzearen ondorioz, berriro Bartzelonara ere joan zen, milizianoentzako arropak josten ziren lantegi batera lan egitera. Gerra galduta, mugaren beste aldean Likinianorekin batera Saint-Cyprien kontzentrazio esparruan sartu zuten. Handik atera zirenean Baionara joan ziren. Bordelen eta Bretainian (Lorient) izan ziren. Naziek Frantzia okupatua izan zuten garaian, erresistentziarekin kolaboratu zuten. Bolada batez Parisen egon ondoren, 1943an Lapurdira itzuli ziren, Biarritzera. Han bizi izan zen, 1992an hil zen arte.

Iturria: wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-03-25

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO