HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Haydée Agirre Doradell
Politikaria
1907-02-26 - 1998-02-15

Haydée Agirre Doradell Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua.

Haydée Agirre Doradell (Santurtzi, Bizkaia, 1907ko otsailaren 26a - Bilbo, Bizkaia, 1998ko otsailaren 15a) Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua izan zen 1936ko gerraren aurretik, Polixene Trabudua, Julene Urzelai eta Maria Teresa Zabalarekin batera, emakumezko laukote famatuko kidea izan zen.

Bitan espetxeratu zuten. Lehenengo aldia 1932an izan zen. Bigarrenez, 1933an, atxilotu zuten eta Larrinagako kartzelan sartu zuten Polixene Trabuduarekin batera, mitin batean esandakoengatik. 15 egun eman zituen bertan.

Erizaina zen ikasketaz. 1936an, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Basurtuko erietxean egon zen emakume batzuei bandajeak nola jarri irakasten. 1937an ihesari eman zion. Hasieran, Baionara joan zen. Bertatik jakin zuen frankistek bere aita fusilatu ziotela. Azkenik, Andorran bizi izan zen 30 urtez Euskal Herrira itzuli aurretik. Andorrako garaian estraperloan ibili zen frankismoaren aurka ziharduten euzko abertzale eta errepublikazaleentzat dirua biltzeko.

Iturria: Wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-03-11

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO