Emakumeak
Euskal erraketista profesionala 31 urtez. Irura izengoitiz jardun zuen pilotan.
Eladiak umetatik izan zuen pilotarako zaletasuna, bere garaiko ume askok bezala. Elizpean aritzen ziren pilotan sasoiko gazte eta umeak, erretorea maisu zutela. Gaztetxoa zela heldu zitzaion Madrilera jokatzen joateko aukera. Madrilgo "Madrid" frontoian egin zuen debuta. 1936ko otsailaren 2an jokatu zuen lehenengo partida. Gerra Zibilaren garaian, familiarekin batera Bartzelonara joan zen eta ondoren Frantziara. Itzuli ondoren, Espainiako ia frontoi guztietan jardun zuen, besteak beste; Madrileko F. Iberian, Chiqui-jain, F. Madriden. Bartzelonako Chiqui-jain, F. Condalen, F. Principal Palax-en. Salamancako Tormesen, baita Valentzian, Logroñon eta Sabadellen ere.
Kanpora jokatzen joateko eskaintzak ere izan zituen. Mexikora joateko maletak ere prest zituen, baina azken unean ez zuen aitaren baimenik lortu. Ama ere gaixorik zeukan, eta galerazi ez zion arren, nabaritzen zion pena hartzen zuela eskaintzen berri izaten zuen bakoitzean. Ama hil ondoren ordea, Habanara joan zen, "Habana-Madrid" frontoian jokatzera. Ez zuen luzaroan jokatzerik izan. Heldu eta hilabete batzuetara Kuban matxinada sortu zen eta etxeratu beharra izan zuen. Euskal Herriko frontoietan ere, etxeratzen zen garaian, partida batzuk jokatzeko aukera izan zuen; Donostiako Grosen eta Iruñean.
Pilotari bizitza luzean 7.000 partida jokatu ostean, 1968an, erretiroa hartzeko garaia zela iritzita, agur esan zion erraketari.
Bere sasoiko beste emakume asko bezala aitzindaria izan zen Eladia kirol munduan.
Iturria: Wikipedia