Emakumeak
Eulalia Abaitua Allende-Salazar da Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria, aurretik, ez baita beste emakumerik ezagutzen
María Elvira Juliana izenarekin Bilboko San Nikolas elizan bataiatu zuten. Handik hilabetera bere ama, Mª Eulalia Allende-Salazar Eguia hil zitzaion eta senideak Eulalia deitzen hasi zitzaizkion, amaren oroimenez. Lehen ikasketak Katalunian burutu zituen Bartzelonako Sarriako Jesusen Bihotzean. 1872 urtean Juan Narciso de Olano y Picavea de Lesaca ontzigilearekin ezkondu eta 1873 urtean Liverpoola joan ziren Bigarren Gerra Karlistatik ihesi eta bertan ezagutu zuen argazkilaritza Abaituak. Gerora, Bilbora itzuli eta argazki laborategia osatu zuen bere etxean.
Ingalaterran ikasi zuen argazkilaritza. Guztira berak egindako milatik gora argazki gordetzen dira, eta horietako asko Euskal Herriko jende, tradizio eta jaiei buruzkoak dira. Senideak eta persona xume, apal eta ia beti anonimoak izan ziren bere argazkietan protagonista. Abaituak bere argazkietan begirada sentibera eta adeikorrez landa zein hiri esparruetako bizitza eta bere garaiko emakumeak bistaratu zituen.
Argazki gehienak plaka estereoskopikoetan eginak dira, eta zuri-beltzean, gehien atsegin izan zuen materiala beirazko xafla esteroskopikoak izan baitziren, positiboak eta negatiboak, 4,5 x 10,7 zm formatuek eta gelatinobromuro-emulsiodunak.
Abaituaren argazkiak bildu dituzte Gaztezuloko erreportajean.
Iturria: Wikipedia