HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Cecilia García Gilarte
Idazlea eta kazetaria
1915-12-20 - 1989-07-14

Cecilia García Gilarte gipuzkoar idazlea eta kazetaria izan zen. Hedabide desberdinetan kolaboratu zuen, nobelagilea, Espainiako gerra zibila bukatu ondoren  Mexikon erbesteratu zen. Tolosan hil zen, 1989ko uztailaren 14an. Artikuluak Cecilia G. de Guilarte bezala izenpetzen zituen.

Kazetari anarkista

CNT sindikatuaren militante baten alaba, Ceciliak haurtzarotik izan zuen literaturarekiko zaletasuna. Gurasoak Burebakoak ziren eta Tolosara emigratu zuten bertako papeleran lan egiteko. Lau seme-alabak izan zituzten: Cecilia, nagusia, Ricardo, Felix eta Esther. Ceciliak Tolosan egin zituen lehenengo ikasketak. Hamaika urtekin Bartzelonako aldizkari batean bere lehenengo testua argitaratu zuen. Ondoren, Madrilgo CNTren aldizkarirako hasi zen idazten eta baita Kanariar Uharteetako En Marcha egunkarirako ere. 1935an Madrilera joan zen eta Estampa aldizkarian hasi lanean kolaboratzaile bezala. Urte horietan Bartzelonan eta Donostian narrazio labur batzuk argitaratu zituen, esaterako Rosa del rosal cortado (1936). Gerraren hasieran Gilartetarrak Bilbora joan ziren. Egun horietan frankistek bere anaia Felix Irunen inguruan hil zuten. Ordurako idazleak bere senarra izango zen Amos Ruiz Girón ezagutzen zuen. Amos, Eibarreko udaltzainen burua izandakoa, Euskadiko Diziplina-Batailoiko buru izandatua izan zen. Hilabete horietan gerra-erreportari bezala CNTrako artikuluak idatzi zituen. 1937ko maiatzaren 2an ezkondu ziren Amos eta Cecilia. Urte horren irailean Cecilia Ribadesellatik La Rochellera eta handik Kataluniara joan zen. Bere senarrak Cuencan familia zuen eta hara joan zen haurdunaldia bertan izateko. Azkenik, alaba, Marina, Sabadell herrian jaio zen. 1939ko otsailan berriro ere muga igaro zuen Biarritzera joateko. Lapurditik Narbonara joan zen. Azkenik, 1940ko ekainaren 15an, bere familiarekin batera, "Cuba" itsasontzia hartu zuen, Mexikorako bidean.

Mexikon erbesteratua

Behin Mexikon berehala hasi zen hango aldizkarietan lanean: Rumbon, El Hogar. Epe laburrean, irratian kolaborazioak egiten hasi zen. Euskal erbesteratuen aldizkarietan ere idatzi zuen: Euzko Deya. La Voz de los Vascos en México, Gernika, Tierra Vasca, Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos... Bitartean narrazioak idazten jarraitzen zuen eta 1944an bere nobela ezagunena argitatu zuen: Nació en España. 1950an, familiarekin batera, Mexikoko iparraldera joan zen, Sonorara. Herri desberdinak ezagutu ondoren, azkenik Hermosillon gelditu ziren. Bertako bizitza kulturalean aktiboki hartu zuen parte gure idazleak, bereziki Unibertsitatean non Arte eta Antzerkiaren Historiari buruzko klaseak eman zituen. 1958an bere liburu arrakastatsuena argitaratu zuen: Sor Juana Inés de la Cruz. Claro en la selva.

Berriro Euskal Herrian

1963an, arazo asko gainditu ondoren, Euskal Herrira itzuli zen, bere jaiotzezko Tolosara. Hemen ere laster hasi zen betiko dinamikarekin, idazten. Prentsan La Voz de España idatzi zuen; aldi berean, Mexikoko aldizkaritean jarraitu zuen idazten, Periódicos Healy enpresan kolaboratuz. 1968an Planeta sarian finalista izan zen baina nobela ez zioten argitaratu. 1969an Aguilas saria irabazi zuen. Urte horietan hemengo intelektual ezagunenekin izan zuen harremana: Jose Artexe, Antonio Maria Labaien, Miguel Pelai Orozko, Jose Maria Mendiola, Xabier Lopez Mendizabal... 1989ko uztailaren 14an Tolosan hil zen.

Iturria: Wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-05-22

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO