HASIERA HONI BURUZ MAPA EMAKUMEAK MEG EKARPENA EGIN

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO

SAIOA HASI  

Emakumeak


Blanca de Silos
Antzezlea
1914-08-03 - 2002-09-13

Blanca de Silos arabar antzezlea izan zen.

Blanca de Silos Gasteizen jaio zen. Gazte-gaztetandik erakarri zuen Blanca antzerkiaren munduak, baina familiak ez zion hura onartu eta ez zion antzezle izaten uzten. Gerra Zibila bete-betean zegoela, Segovian bizi izan zen hara bidali baitzuten bere aita, auto sakramental batzuetan parte hartu zuen. Orduan, hasi zen bikaina izango zen Blancaren antzezle karrera. Izan ere, Madrilgo Teatro Español eta María Guerrero antzokietan lan egin zuen, eta, horrez gainera, hainbat antzerki konpainiatan ere lan egin zuen, besteak beste, Lópe de Vegan.

Lanak

Debuta zineman Italian egin zuen, 1939. urtean, Frente de Madrid filmean, Edgar Nevilleren zuzendaritzapean. Hurrengo urtean, Manuel García Viñolésen Boda en Castilla dokumentalean, Veneziako Zinemaldian saritua izan zena, poema bat errezitatu zuen. 1941. urtean, Madrilen jadanik, José Buchsen “Flora y Mariana” filmean parte hartu zuen, Luis Marquinaren Su hermano y él filmean, Concha Catalá beste gasteiztar antzezlearekin batera lan egin zuen, eta Antonio Románen Escuadrilla filmean. 1942an Florián Reyren Eramos siete a la mesa lanean agertu zen. 1943an Antonio Románen Intriga eta La casa de la lluvia filmetan lan egin zuen, eta Jerónimo Mihuraren Castillo de naipes lanean. Lau urteko tarte baten ondoren, 1947. urtean azaldu zen berriz José Luis Sáenz de Herediaren Mariona Rebull filmean, eta Alejandro Perlaren El duende y el rey filmean. 1948. urtean Ladislao Vadjaren Sin uniforme lanean parte hartu zuen, eta Jerónimo Mihuraren En un rincón de España filmean. 1952an, Rafael Gil 50 años de Real Madrid filmean, ikusle papera egiten zuen, Fernando Fernán Gómez eta Fernando Sanchoren aldamenean.

Ordurako ia erabat utzia zeukan zinemako lana, eta 1959. urteko film batean baino ez zen agertu, Jack Pinoteauren produkzio frantses-espainolean, Darry Cowlen ondoan, Robinson et le triporteur izenekoan, gaztelaniaz ¡Hola Robinson!, tituluarekin estreinatu zena, Alfredo Mayorekin, eta beste behin agertu zen gero pantailan, 1968an, Esteban Farréren Sábado en la playa lanean.

Iturria: wikipedia

Azken eguneraketa: 2019-09-16

Creative Commons lizentzia


2024 IAMETZA

LEGE OHARRA PRIBATUTASUN POLITIKA

HARREMANETARAKO